XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Badakizu Dorian, ondo asko, erretratua zurea dela.

Zedorrei eman nizun egin baino lehenagotik ere.

- Eta badakizu, baita ere, ergel xamarra izan zarela, Mr Gray, eta zuri ez zaizula benetan inporta, noiz-edo-noiz, oso-oso gaztea zarela gogorarazten badizute.

- Gaur goizean egin behar nizun nik egitez gerotan aurka, Lord Henry.

- Ai, gaur goizean! Orduz gero bizi zara zu!

Atean jo zuten eta etxezaina, te bandeja bete-bete bat zeramala sartu, eta jarri zuen hura mahaitxo japoindar txiki haren gainean.

Ontzien eta koilaretxoen soinua entzun zen puska batean, eta te-ontzi georgiar haren txistua ere.

Zerbitzari batek, globo itxura zuten bi zeramika ontzi eraman zizkien.

Dorian Gray hara inguratu zen, eta berak zerbitzatu zuen tea.

Bi gizonezkoak poliki abiatu ziren mahairantz, eta ontzi haien barrenetan zegoenari begira jardun zuten.

- Goazen antzertira gaur gauean - esan zuen Lord Henryk.

Seguru, ari direla nonbait zerbait ematen.

Whitenekoan afalduko dudala agindu diot bati, baina aspaldiko lagun bat besterik ez da, eta beraz, badaukat telegrama bat bidaltzea eta gaiso nagoela esatea, edota ondorenean hartutako beste konpromezu batzu zeharo galerazi didatela joatea.

Horixe bera, aitzaki ezin-hobea litzatekeela deritzot, egiak sortzen duen harriduraren harridura eramango luke berarekin.

- Horren gogo gutxi daukat oraintxe, jantzi on batzu jazten hasteko... - esan zuen Hallwardek marmar.

Eta gainera, behin batek jantzi dituenean, horren itsusi gertatzen dira gero...

- Izan ere - erantzun zion Lord Henryk ametsetan bezala.

Hemeretzigarren mende honetako ohiturak higuingarriak dira benetan.

Horren ilun eta goibela, horren deprimentea.

Pekatua da, izan ere, gaur eguneko bizimoduan geratzen zaigun kolorezko elemendu bakarra.